Sukaldaritza liburua/Errezetak/Fideua, barazki eta otarrainxkekin

Errezeta-liburuaren parte. Fideua, barazki eta otarrainxkekin[1]

Osagaiak

aldatu

4 pertsonarentzako osagaiak:

Pausoak

aldatu

Lehenik, barazkiak zuritu eta garbituko ditugu. Ondoren, pusketa txikietan moztu. Etxean dugun lapikorik zabalena erabiliko dugu, paella ontzi bat badugu hobeto. Hara oliba olio zorrotada bota, sutan ipini berotzen, eta barazkiak gehitu, gatz pittin batekin.

Su ertainean, 25 bat minutuz erregosi, noizbehinka buelta batzuk emanez. Bitartean, otarrainxkak zuritu. Azala eta buruak saldarako erabiliko ditugu. Horretarako, lapiko batean uretan irakin 10 bat minutuz. Fideuaren zaporea indartuko du salda horrek.

Barazkiak erregosita dauzkagun lapiko zabalera fideua gehitu, guztia ongi nahastu, suaren indarra bete-betean jarri eta, jarraian, otarrainxken salda gehitu, dena erabat estali arte.

Bi minutu pasatu ondoren, otarrainxkak txukun ipini lapikoaren bueltan, gatza gehitu, eta beste hiru bat minutuz utzi egosten.

Azkenik, sua itzali eta trapu batez estali. Bost bat minutuz utzi trapuarekin estalita, eta prest dugu guztia, mahaira zerbitzatzeko moduan. On egin!


Erreferentziak

aldatu