Sukaldaritza liburua/Errezetak/Fideua barazki eta muskuiluekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
aldatu4 LAGUNENTZAT[1]
- 400 g fideo
- 400 g muskuilu
- Tomate heldu bat
- 6 orburu
- Tipulin bat
- Kuia txiki bat
- Basokada bat arrain salda
- Oliba olio birjina
- Gatza
Pausoak
aldatu1 Lehenik, tipulina eta kuia txikia puska txikietan moztu.
2 Zartagin batean, tipulina hamar minutuz erregosi, oliba olio zurrustada batekin.
3 Hamar minutu pasatu ondoren, kuia txikia gehitu, baita gatz pittin bat ere.
4 Su ertainean hamabost bat minutuz erregosi, noizbehinka buelta batzuk emanez.
5 Ondoren, orburuak laurdenetan moztu eta zartaginera gehitu, baita tomatea puxka txikietan moztua ere.
6 Barazkiak erregosiak ditugun lapiko zabalera gehitu fideoa, guztia ongi nahastu, suaren indarra dena emanda jarri, eta gehitu arrain salda, dena erabat estali arte.
7 Gatz pittin bat bota, eta bi minutu pasatu ondoren, muskuiluak gehitu, eta beste hiru bat minutuz utzi egosten.
8 Azkenik, sua itzali, eta trapu batez estali. Lau bat minutuz utzi trapuarekin estalita, eta prest dugu mahaira zerbitzatzeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/5