Sukaldaritza liburua/Errezetak/Flora plasta
FLORA PASTA
OSAGAIAK
aldatu- Txerri gantza edo gurina: 250 g.
- Melaza azukrea: 250 g.
- Arbendol irina: 250 g.
- Irina: 250 g. bahetu.
- Maldon gatza: 4 g.
PRESTAKETA
aldatu- Irinarekin sumendi bat osatu mahai baten gainean edo pertz baten barruan.
- Txerri gantza, gatza, azukrea, arrautza eta limoi azal birrindua jarri.
- Erditik hasita, poliki-poliki lantzen hasi osagai guztiak bilduz.
- Elkartu osagai guztiak, gehiegi oratu gabe, estali eta sartu hozkailuan.
- Orea hoztu eta gogortutakoan, arrabolarekin eta irin pitin batekin luzatu, pastelak egiteko moldea estaliz edo moztu te pastak egiteko forma desberdinean.
- Pastak egiteko, arrautzarekin margotu, eta azukrea bota gainetik.
- 170ºC-tara 15 minutuz labean egosi.
AHOLKUAK
aldatu- Testura trinkokoa eta hozterakoan gogorra geratzen den orea, arrabolarekin luzatu behar dena.
- Pastak, edo pastel desberdinen oinarriak egiteko erabiltzen den gaileta ore lehorra.
- Espainian du oinarri eta gurina erabili beharrean txerri gantza erabiltzen da. Hala ere, gaur egun, gurina ere erabiltzen da errezeta hau egiteko.