Sukaldaritza liburua/Errezetak/Florentina arrautzak 2
FLORENTINA ARRAUTZA 2
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Ziazerba: 750 g egosi eta xukatu.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Arrautzak: 4.
- Ozpina: Zurrusta motz 1.
- Gurina: 25 g.
- Irina: 25 g.
- Esnea: 500 ml.
- Gazta birrindua: 100 g.
- Intxaur muskatu.
PRESTAKETA
aldatu- Egosi ziazerbak gatzatutako ur irakinetan 5 minutuz. Xukatu eta xehatu.
- Zartagin batean jarri olioa baratxuriarekin sutan.
- Kolorea hartzen hasitakoan gehitu ziazerba eta elkarrekin salteatu. Gatzatu.
- Erretilu batean ziazerbarekin egin 4 habia moduko.
- Ura duen kazola altu bat jarri irakiten gatz eta ozpinarekin.
- Kraskatu arrautzak lehenik katilu batera eta galdarraztatu ondoren 3 minutuz 90ºCtara.
- Jarri arrautza horiek habia horien erdian.
- Gurina eta irinarekin egin roux bat lehenik eta esnea gehitu ondoren poliki poliki bexamela burutuz.
- Bexamel hau egosi 10 minutuz eta gehitu gazta birrindua eta intxaur muskatua. Gatzatu.
- Estali arrautzak bexamel honekin.
- Aldez aurretik 180ºC-tan berotutako labera sartu 5 minutuz edo gratinatu.
AHOLKUAK
aldatu- Gogoratu arrautza galdarraztatua egiteko oso freskoa izan behar duela, bestela arrautzaren zuringoa desegin egiten da.