Sukaldaritza liburua/Errezetak/Foie micuit-a

Errezeta-liburuaren parte. Foie micuit-a[1]

Osagaiak

aldatu

4 pertsonarentzat:

  • Ahate gibela 600 g
  • Izotza
  • Piper hauts beltza
  • Porto edo Armagnac-a
  • Gatza
  • Gatz lodia
  • Ogi txigortuko tostadak
  • Sagar edo mugurdi saltsa


Pausoak

aldatu

Erosi dugun ahate gibelari zain guztiak ahalik eta hoberen kendu. Ondoren, piper hauts beltza eta gatza bota. Ondoren, Porto edo Armagnac tantatxo batzuk bota, eta dena eskuekin ondo nahastu. Jarraian, aluminio papera mahaian zabaldu, eta haren erdian gibela ipini. Dena ondo bildu erdian, mendi itxura emanez. Gero, aluminio papera tolesten hasi, eta izkinak estutuz joan, kuzkur itxura emanez. Bukaeran, karamelu luze baten itxura hartuko du. Labea 150 gradutan berotzen jarri, eta, ondo berotu denean, labeko erretilu batean jarri, eta egosi, 8 bat minutuz. Atera orduko, beste erretilu batean izotz puskekin hozten utzi. Azkenik, hozkailuan sartu, eta, gutxienez, hamabi orduz bertan eduki. Aluminio papera kendu ondoren. Mahaira zerbitzatzeko, xaflatan moztu, eta, gainetik, gatz lodi ale batzuk bota. Mahaira zerbitza dezakegu, ogi txigortuarekin batera. Saltsa moduan, sagar zein mugurdi saltsak oso ondo dihoazkio.


Erreferentziak

aldatu