Sukaldaritza liburua/Errezetak/Frantxipan bizkotxoa

FRANTXIPAN BIZKOTXOA

Frantxipan bizkotxoa

MAHAIKIDEAK: 10

OSAGAIAKAldatu

  • Mazapana: 500 g.
  • Arrautzak: 6.
  • Zuringoak: 12.
  • Azukrea: 300 g.
  • Irin ahula: 300g bahetu.
  • Arto irin findua: 200 g.
  • Azukre hautsa: 200 g.
  • Estaltzeko azukre hautsa.

PRESTAKETAAldatu

  • Piztu labea 170ºC-tan.
  • Frantxipan bizkotxoa egiteko erabiliko dugun moldea gurinarekin eta irinarekin estali.
  • Mazapana pertz batean desegin eta arrautzak binaka elkartu nahasten dugun bitartean.
  • Aparteko pertz batean, zuringoak irabiatzen hasi eta erdi altxatuak daudenean gehitu azukrea eta bukatu guztiz harrotzen.
  • Elkartu aurreko orearekin kontu handiz.
  • Nahastu ore hau guztia irinarekin.
  • 170ºC-tan labean egosi 45 minutu inguru.
  • Desmoldatu eta hotzean glas azukrearekin estali.

AHOLKUAKAldatu

  • Bizkotxo honek mazapana ematen du.
  • 0so bizkotxo pisutsua dugu.