Sukaldaritza liburua/Errezetak/Frijitzeko orea
Frijitzeko orea edo Orli pasta
- Irina: 130 g.
- Gatza.
- Ur oso hotza: 80 ml.
- Legamia hautsa: 5 g. ez da ezinbestekoa.
PRESTAKETA
aldatu- Katilu batean gorringoa gatzarekin irabiatu, irina eta legamia gehitu eta dena ongi nahasi. Jarraian, ur izoztua poliki-poliki gehitu hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
- Erabili ore hau osagaiak estaltzeko.
- Errezeta originalean bi gari irin erabiltzen dira: normala eta trisol irina, ur izoztua eta gatza. Trisol irina lortzeko arazoak direla medio, gorringoa gehituko diogu. Eta ura hotz mantentzea zaila denez, legamia gehituko diogu.