Sukaldaritza liburua/Errezetak/Frorentina arrautzak
FLORENTINA ARRAUTZAK
MAHAIKIDEAK:4.
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Urdaiazpiko gazia: 100 g. karratuan.
- Ziazerba: 750 g. egosi xukatu eta xehatua.
- Arrautzak: 4.
- Gurina: 25 g.
- Gazta birrindua: 100 g.
- Intxaur muskatu.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Piztu labea 180ºC-tan.
- Zartagin batean jarri olio pittin bat sutan, gehitu urdaiazpikoa lehenik eta segundo gutxira ziazerba, salteatu elkarrekin. Ondu gatzarekin.
- Labeko erretilu batean egin 4 habia itxurakoak ziazerbekin eta arrautza kraskatu ondoren jarri horien erdian.
- Gehitu gainetik gazta birrindua, intxaur muskatua eta gurina.
- Sartu labera 8 bat minutuan, zuringoa mamitu bitartean.
AHOLKUAK
aldatu- Ziazerbak egosi 5 minutuan gatzatutako ur irakinetan. Segituan hoztu eta xukatu.