Sukaldaritza liburua/Errezetak/Fruta gelatina bainua
FRUTA GELATINA BAINUA
OSAGAIAK
aldatu- Fruta purea edo zukua : 1 kg.
- Azukrea: 200 g.
- Gelatina orri edo hautsa: 25 g ( edo gehiago zukuaren dentsitatearen arabera)
PRESTAKETA
aldatu- Maria bainuan jarri berotzen fruta purea azukrearekin.
- Ongi berotutakoan, gehitu ur hotzetan berotutako gelatina orriak.
- Hagatxoarekin nahastu, azukrea eta gelatina ongi disolbatu arte.
- Ontzi batera atera eta jarraitu hagatxoarekin nahasten, epeldu eta estalki, bainu moduan erabili ahal izateko dentsitatea lortu arte.
AHOLKUAK
aldatu- Azukrea gehiago edo gutxiago erabil dezakegu, gure gustuen eta frutaren heldutasunaren arabera.
- Purearen dentsitatearen arabera ere gelatina gehiago edo gutxiago jartzerik izango dugu
- Gelatina, hautsa edo agar-agara motakoa erabil dezakegu.