Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gabonetako konpota
GABONETAKO KONPOTA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETA
aldatu- Kazola bat sutan jarriko dugu ura, ardoa, azukrea, limoi zukua eta kanelarekin.
- Mertxika eta pikuak gehitu bertara, 15 minutuz egosi, ondoren aranak, sagarrak eta udareak gehituko dizkiogu.
- Beste 20 minutuz egosi, sutatik atera eta hozten utzi.
AHOLKUAK
aldatu- Euskal Herrian Gabonetan jan izan den postrea izan da.
- Nahi izanez gero, mahats pasak ere gehitu daitezke.
- Beste sagar edo udare mota batzuk ere erabil daitezke baina egosteko garaian desegiten ez direnak izan behar dute.