Sukaldaritza liburua/Errezetak/Galeper arrautza beteen pintxoa

GALEPER ARRAUTZA BETEEN PINTXOA

MAHAIKIDEAK: 16 .

OSAGAIAK

aldatu
  • Galeper arrautza: 8.
  • Esnea: 250 ml.
  • Gurin: 15 g.
  • Irina: 15 g
  • Urdaiazpiko gazi: 75 g.
  • Gatza.
  • Piperbeltz zuri.
  • Intxaur muskatu.
  • Gazta birrindu: 50 g.
  • Ogi xerra txigortu: 16.
  • Bexamela saltsa estaltzeko: 250 ml. esne, 15 g. gurin eta irin.

PRESTAKETA

aldatu
  • Jarri kazola batean ura gatza eta galeper arrautzak.
  • Egosi 5 minutuz. Hoztu, zuritu eta luzeran moztu.
  • Gorringoa kendu eta birrindu.
  • Gurina eta irinarekin roux bat egingo dugu lehenik, eta jarraian, esne beroa gehitzen joango gara hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
  • Bexamela osaturik dugunean gehitu urdaiazpikoa eta arrautza gorringo birrindua.
  • Eduki egosten 10 minutu eta ondu.
  • Utzi epeltzen eta koilara batekin bete galeper arrautzak.
  • Arrautza horiek jarri ogi xigortuaren gainean eta bexamel zuriarekin estali.
  • Jarri gainean gazta birrindua eta labean gratinatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Gogoratu bexamelei irin zaporea kentzeko gutxienez 15 minutu egosi behar direla.
  • Eta hagatxoa erabili behar dela ez itsasteko.