Sukaldaritza liburua/Errezetak/Galeperrak eskabetxean

GALEPERRAK ESKABETXEAN

Galeperra eskabetxean

MAHAIKIDEAK. 4.

OSAGAIAK

aldatu
  • Tipula: 1 lerrotan.
  • Porrua: 1 lerrotan.
  • Azenarioa: 1 lerrotan.
  • Erramua: Hosto 1.
  • Oliba olio birjina: 250 ml.
  • Ozpina: 250 ml.
  • Ardo zuria: 250 ml.
  • Galeperra: 8.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Patata egosia: 2 zuritua eta xerretan.
  • Tipulina: 1 xehatu.
  • Ontziko pikillo piperra: 1 xehatu.
  • Ibarrako piperra: 2 xehatu.

PRESTAKETA

aldatu
  • Jarri kazola batean tipula, azenarioa, porrua, erramua, oliba olioa, ozpina eta ardo zuria.
  • Irakin elkarrekin 10 minutuz.
  • Garbitu galeperrak, lumak erre, urdaila kendu, ur hotzetan garbitu eta ongi lehortu.
  • Moztu galeperrak erditik eta sartu barazkien kazola berean estaliz eta su motelean 20 minutuz egosi.
  • 12 orduz bere horretan eduki.
  • Tipulina, pikillo piperra eta Ibarrako piperrarekin egin olio ozpin bat.
  • Patata xerrekin egin ohe bat, jarri gainean galeperraren bular eta izterrak.
  • Amaitu alboetan barazkia jarriz eta ozpin olio pitin bat jarrita gainetik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Nahi badugu ozpin-olioa, eskabetxearen barazkiekin bakarrik egin dezakegu.
  • Eskabetxea egiteko galeperrak estali egin behar dira; beraz, osagaietatik kantitate gehiago beharko bagenu, proportzioan gehitu.