Sukaldaritza liburua/Errezetak/Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin
Errezeta-liburuaren parte. 'Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin'Legatz xerrak plantxan, barazki eta baratxuri freskoekin[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
Pausoak
aldatuLehenik, garaiko ilarrak aletu, eta zikinkeriak garbitu.
Ondoren, lapiko bat sutan ipini, han olio zorrotada bat jarri, tipulinak eta baratxuriak zati txikietan moztu, eta lapikora bota. Gatz pitin bat gehitu.
Su motelean, hamabost bat minutuz etengabe nahasten eduki, ez baitugu nahi kolore gehiegi hartzerik.
Ondoren, patatak zuritu eta, garbitu ondoren, pusketatan moztu. Lapikora gehitu, nahastu, eta urez estali guztia. Gatza bota berriro, eta ziazerba sorta erdia ere gehitu.
Irakiten hastean, ilarrak gehitu, eta su ertainean eduki 25 minutuz.
Orduan, ziazerba sortaren beste erdia gehitu, eta baita txirlak ere. Guztia bost bat minutuz sutan eduki, eta, ondoren, sua itzali.
Ziazerba sorta erdia azken momentuan gehitzeak kolore biziagoa emango die ilarrei eta baita plater osoari ere.
Prest dugu jada plater goxo hau dastatzeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/8