Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gari irin tortillak

GARI TORTILLA MEXIKARRA BURRITOAK EGITEKO

MAHAIKIDEAK: 8-10 tako egiteko.

OSAGAIAK

aldatu
  • Gari irin zuria: 375 g.
  • Ur beroa: 150 ml.
  • Oliba olioa: 30 ml.
  • Gatza: 6 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Ura epeldu 40ºC-50ºC inguru.
  • Katilu edo pertz batean irina jarri gatzarekin.
  • Sumendi bat egin, olioa eta ura poliki poliki gehitzen joan eskuarekin lantzen dugun bitartean.
  • Ura gehitzen joan ahala, orea eskuetan gutxiago itsatsiko da. Puntua zein den jakiteko, bola bat egin eta eskuetan ez du itsasi behar.
  • Zapi busti batekin estali eta 10 minutuz bere horretan utzi.
  • Denbora hori igarotakoan, egurrezko taula batean 50-80g-ko bolak egin, eta hauek zabaldu egingo ditugu.
  • Etxean zabaltzeko modu desberdinak daude, eskuz kontu handiarekin, horretarako erabiltzen diren prentsa txikiak, zelofana eta arrabolaren laguntzarekin edo kazola baten azpialdearekin.
  • Plantxa edo zartagin batean su bizian gutxi gora behera 2 minutuz alde bakoitzetik egosi.

AHOLKUAK

aldatu
  • Ur beroak almidoia solta dezan laguntzen du, modu honetan orea hobeto lantzen da.
  • Tortilla egosteko garaian, honek puztu egin behar du. Hori da egina dagoela adierazten digun puntua.
  • Tortilla egokiena momentuan jatea da; hori egin ezean eta ez lehortzeko estalitako ontzi batean edo zapi batean bildua gordeko genuke.
  • Gari tortilla horiek “burritoak”, "famitak" egiteko erabiltzen dira.