Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta saltsa

Gazta saltsa

Pasta gazta saltsarekin

500 ml inguru saltsa lortzeko.

OSAGAIAK aldatu

  • Esnea: 500 ml.
  • Gurina: 30 g.
  • Irina: 30 g.
  • Gazta urdina edo urtzeko bestelakoren bat: 50 g. birrindu.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.

PRESTAKETA aldatu

  • Esnea berotu.
  • Kazola batean gurina eta irina sutan elkartu, roux bat eginez eta 5 minutuz egosi su motelean.
  • Esnea poliki-poliki gehitzen joan, hagatxoari eragiten diogun bitartean.
  • Esne guztia gehitu eta irakiten dagoenean 10 minutuz egosi, beti su motelean eta hagatxoarekin mugituz.
  • Gehitu gazta eta hagatxoarekin desegin saltsan.
  • Amaitzeko dentsitatea zuzendu eta gatza eta piperbeltzarekin ondu.

AHOLKUAK aldatu

  • Esnea beti beroa eta poliki poliki gehitu behar zaio.
  • Saltsa hau ez badugu irakiten irin zapore gordina izango du.