Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta tarta labean
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
aldatu4 LAGUNENTZAT[1]
- Tarta oinarria, hostopila.
- 200 ml esne gain.
- 200 g Philadelphia gazta.
- Kazokada bat pastel-krema (aurrez prestatua).
- 100 g azukre.
Pausoak
aldatu1 Tartaren oinarrirako, erositako hostopila edo geuk egindakoa erabil dezakegu. Gaur, erositakoa erabiliko dugu; hostopilezko xafla bat, hain zuzen.
2 Hostopila laberako egokia den molde batean ipini, aluminio papera gainean jarri, eta garbantzu batzuk ipini paperaren gainean, pisu modura.
3 Aurrez, labea berotu, eta, hogei minutuz, 180 graduan egosi.
4 Labetik atera, eta hozten utzi. Ontzi batean, esne gaina eta azukrea biak batera nahastu, eta, ondo irabiatu ondoren, altxatu: esne gaina gogortu egingo da.
5 Beste ontzi batean, ondo nahastu Philadelphia gazta eta kazokada bat pastel-krema, eta, gero, esne gain harrotua gehitu.
6 Poliki-poliki nahastu. Lortu berri dugun gazta krema hori labetik atera dugun moldean bertan daukagun oinarrian zabalduko dugu.
7 Hozkailuan hozten utziko dugu ordu pare batez.
8 Ondoren, zatika moztu. Nahi izanez gero, gustukoa dugun saltsaren batekin busti; oso ongi doazkio marrubi, masusta-gorri eta horrelako zaporeak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/3
[[Kategoria:Gazta]]