Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta urdin kanape edo pintxoa
GAZTA URDIN KANAPE EDO PINTXOA
MAHAIKIDEAK: 20 pintxo edo kanape.
OSAGAIAK
aldatu- Gazta urdina: 250 g.
- Esne-gaina: 250 ml.
- Sagardo ozpina: zurrusta motz bat.
- Moldekoa edo barrako ogi txigortua: 20.
- Tipulin hostoa: Pitin bat xehatua edertzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Irabiagailu ontzi batean jarri gazta urdina esne gaiaren erdiarekin eta birrindu.
- Pasa katilu batera eta soberan dugun esne gaina gehitu ozpinarekin batera, nahasten dugun bitartean.
- Saltsa fin bat lortuko dugu. Sartu hozkailuan gogortu arte.
- Koilara baten laguntzaz zabaldu gazta urdin krema ogi txigortuen gainean.
- Edertu tipulin xehatu pittin batekin.
AHOLKUAK
aldatuKrema honekin croissant txikiak ere bete ditzakegu.