Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gaztaz beteriko ravioliak txanpiñoi eta txirla kremarekin

Errezeta-liburuaren parte. Gaztaz beteriko ravioliak txanpiñoi eta txirla kremarekin[1]

Osagaiak

aldatu

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • 300 gramo ravioli gaztaz beteak
  • 400 gramo txirla
  • Ziazerba sorta
  • 250 gramo txanpiñoi
  • Tipulin bat
  • Litro erdi bat esne gain
  • Lehen sakaldiko oliba olioa
  • Gatza
  • Piperrauts beltza

Pausoak

aldatu

Krema prestatzen hasiko gara lehenik. Tipulina txiki-txiki moztu, eta zartagin zabal batean txorrotada bat oliba oliorekin berotzen jarri; hamar minutuz erregosiko dugu. Ondoren, bertara txanpiñoiak bota laurdenetan moztuak, eta beste hamar bat minutuz erregosi. Ziazerbak juliana moduan moztu, eta gehitu haiek ere. Gatz pitin bat bota, eta esne gaina gehitu. Piperrauts beltza gustura gehitu, baita gatz pitin bat gehixeago ere. Hamabost bat minutuz su motelean irakiten eduki.

Bitartean, lapiko bat urez bete eta irakiten jarri. Gatza bota, eta segidan ravioliak gehitu. Zortzi bat minutuz irakin (egosteko denbora pasta klasearen arabera izango da). Ur hotzetatik pasatu eta iragazi. Krema dugun zartaginera bota. Azkenik, txirlak gehitu zartaginera, eta pare bat minutu gabe irekiko dira. Ondoren, mahaira ateratzeko prest dago.

Esne gainaren ordez tomate saltsa nahi bada, erabil dezakegu, modu berberean.


Erreferentziak

aldatu

[[Kategoria:Gazta]] [[Kategoria:Onddoak]]