Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gernikako piper frijituak
GERNIKAKO PIPER FRIJITUAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Gernikako piperra: 400 g.
- Oliba edo ekilore olioa: 500 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Garbitu piperrak, ur hotzetan iragazi, eta zapi batekin lehortu.
- Zartagin batean jarri olio ugari sutan.
- Olioa oso bero dagoenean, gehitu piperrak eta minutu inguru frijitu, bitsadera batekin mugitzen ditugun bitartean.
- Atera paper xurgatzailea duen erretilu batera eta lore edo ezkata gatza gehitu.
- Txanda desberdinetan frijitu, batera piper gehiegi egin gabe.
- Hoztu aurretik jan beharko dira.
AHOLKUAK
aldatu- Piperrak garbitu ondoren, ondo lehortu, bestela zartaginean zipriztin arriskutsuak egin ditzake.