Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gilda
GILDA
KOPURUA: 10 Pintxo
OSAGAIAKAldatu
- Ibarrako piperrak ozpinetan: 20
- Antxoa oliotan: 10
- Hezurrik gabeko oliba berdeak: 20
PRESTAKETAAldatu
Palillo edo txotx batean ziztatu lehenik oliba bat. Jarraian ziztatu bere baitan bildutako antxoa, ondoren berdin ibarrako bi piperrak eta azkenik berriz beste oliba bat.
AHOLKUAKAldatu
Oliba olio birjinarekin pitin batekin zerbitzatu.