Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gnocciak

GNOCCHIAK

MAHAIKIDEAK: 6-8

OSAGAIAK

aldatu
  • Patata: 1 kg. ondo garbituak.
  • Indar irina: 250-300 g.
  • Arrautza: 1.
  • Oliba olio birjina: 25 ml.
  • Gatza.
  • Intxaur muskatua.

PRESTAKETA

aldatu
  • Jarri altura duen kazola batean, ur hotza gatzarekin.
  • Sartu bertan patatak azal eta guzti.
  • Egosi patatak 30 minutuz.
  • Denbora-tarte hori pasatutakoan, atera patatak eta epelean, zuritu lehenik eta birrindu puregailuarekin ondoren.
  • Jarri patata purea pertz batean eta gehitu, arrautza, gatza, intxaur muskatua, olioa eta azkenik irina.
  • Oratu, pasta heze baina leun bat lortu arte. Irin kantitatea erabili, nahi den puntua lortzeko.
  • Orea zatiak bi eskuekin biribilduz zilindro luzeak osatu; ondoren, moztu gnocchi aleak proportzioetan.
  • Behatz baten edo sardexka baten laguntzaz, proportzio horiei, gnocchi forma eman. (lehenik zabaldu bezala egin, eta momentu berean bere baitan bilduko bagenu bezala, forma obalatua emanez )
  • Gatzarekin ur ugari jarri sutan, ura irakiten dagoenean gehitu gnocchiak eta egosi, gainera igo arte.
  • Gainera igotakoan, erretiratu iragazki batera, ur guztia ongi kenduz.

AHOLKUAK

aldatu
  • Gnocchien formarekin ez obsesionatu, denborarekin ikasten da ondo egiten, eta gainera denak berdinak izateak ez du graziarik.
  • Kontu handia eduki gehiegi egos ez daitezen, gehiegi bigundu baitaitezke.