Sukaldaritza liburua/Errezetak/Guakamoleta

AHUAKATEA ETA BELAR LURRINDU KANAPEAK

MAHAIKIDEAK: 20 kanape inguru.

OSAGAIAK

aldatu
  • Ahuakatea: 1 dadotan.
  • Esne gaina: 20 ml.
  • Limoia:1/2 zukua.
  • Oliba olioa birjina: 20 ml.
  • Tomate naturala: 1 zuritua, haziak kenduta eta dadotan.
  • Martorria edo perrexila: Xehatu.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Ogi txigortua: moldeko 20, karratu edo hiruki txiki forman, edo barrako borobilak.

PRESTAKETA

aldatu
  • Irabiagailuren ontzian nahastu ahuakatea, esne gaina, limoi zukua, olioa, tomate erdia eta martorria edo perrexila.
  • Birrindu dena eta katilu batean jaso ahuakate hezurrarekin.
  • Film paperarekin estalita eduki jan arte.
  • Koilara baten laguntzaz banatu ogi xigortuetan.
  • Edertu apartatu ditugun tomate karratuekin.

AHOLKUAK

aldatu
  • Esne gaina duen guacamoleaz hitz egiten ari garela esan liteke; beraz, natxoekin ere jan dezakegu.
  • Prestatu eta azkar jan behar da ahuakatea belztu aurretik.