Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi carpaccioa

HARAGI CARPACCIOA

Haragi carpaccioa

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

aldatu
  • Azpizun haragi trontzoa: 800 g.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Limoi zukua: 1/2.
  • Ziape haziak ozpinetan: 25 g.
  • Gatza.
  • Ondutako Idiazabal gazta: 150 g xafla finetan.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Behiki solomoa ondo garbitu, koipeak eta nerbioak kenduz.
  • Haragi zatia film-arekin bildu estu, eta sartu izozkailura pare bat orduz.
  • Denbora hori pasatutakoan, bertatik atera, kendu plastikoa eta aizto zorrotz batekin edo gailu elektrikoarekin xerra finak egin.
  • Plater baten azpian zabaldu olio hari bat eta horren gainean, haragi xerra fin horiek.
  • Haragia epela dagoenean, gehitu gainetik, olio haria, gatza, limoi tantak eta ziapea hazi batzuk.
  • Amaitzeko, zurigailuarekin Idiazabal gaztari xerra finak atera, eta gainetik jarri.

AHOLKUAK

aldatu
  • Normalean, zizka-mizka moduan jateko erabiltzen da.
  • Gaur egun, haragiaren erdian entsalada berde pitin bat jartzea ere ohikoa da.
  • Limoiaren ordez edozein fruitu azido tropikalek bestelako freskotasun bat ematen dio.
  • Haragia horren gordina jateko erreparoak badituzu, gehitu limoi zukua pare bat ordu lehenago eta hozkailuan eduki, limoiak haragia marinatu dezan.