Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi kaneloiak
HARAGIZKO KANELOIAK
OSAGAIAK
aldatu- Kaneloiak: 16-20 xafla karratu.
- Oliba olio birjina: 60 ml.
- Tipula: 1 xehatua.
- Piper berdea: 1 xehatua.
- Baratxuria: 3 xehatu.
- Haragi xehatua: 300 g.
- Gatza.
- Tomate saltsa lodia: 200 ml.
- Bexamel saltsa: Litro 1. 80 g. irinekin egina.
- Gazta birrindua: 50 g.
- Piperbeltz zuria.
PRESTAKETA
aldatu- Pasta ur gazituan dagokion denboran egosi. Ondo hoztu eta zapi lehor baten gainean zabaldu.
- Zartagin batean olioa, tipula eta piper berdea sutan jarri, erdi egina dagoenean baratxuria gehitu.
- Barazkia gorritzen hasitakoan, haragi xehatua erantsi eta elkarrekin erregosi. Gazitu.
- Betegarri honekin kaneloiak bete biribilkiak osatuz.
- Olioz estalitako labeko erretilu batean lehenik tomate saltsa zabaldu, ondoren kaneloiak bata bestearen ondoan jarri, eta bexamel saltsaz estali.
- Amaitzeko, gazta birrindua gainetik bota eta labean gratinatu.
AHOLKUAK
aldatu- Kaneloi eta lasagna pastak kazola zabalean egosi behar dira.
- Egostera botatzen ditugunean, ongi zabaldu eta minutu batez nahastu egingo ditugu, elkarri itsas ez daitezen.
- Pasta egosteko denborak desberdinak izaten dira, pasta zenbat eta lehorragoa denbora gehiago beharko du. Beraz, beti saltzaileak idatzitako denborak errespetatu. Pasta freskoak 3 minutu behar izaten ditu.