Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi kroketak
HARAGI KROKETAK
MAHAIKIDEAK: 30-40 kroketetarako
OSAGAIAK
aldatu- Gurina: 130 g.
- Irina: 150 g.
- Esnea: Litro 1 beroa.
- Haragi xehatu: 200 g. zartagin batean oliba olioarekin salteatua.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Gatza.
- Piperbeltz zuria.
- Intxaur muskatua.
- Gurina : 10 g. orea margotzeko.
- Ekilore olioa, arrautza eta irina. Birrineztatzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean su motelean gurina eta irina nahasiko ditugu roux bat osatuz. Su baxuan 5 minutuz egosi.
- Hagatxoarekin eragiten diogun bitartean, esne beroa poliki poliki gehitu, esnea gehitzen diogun bakoitzean ongi lehortuz, gehiago gehitu aurretik. Horrela pinportak saihestuko ditugu.
- Esne guzia gehitu eta bexamela irakiten dugunean haragi salteatua nahasi eta 15 minutuz irakin, eragiten diogun bitartean.
- Bexamela ondu eta ontzi batera atera, gurinarekin margotu eta hozten utzi.
- Hozturik dagoenean, eskuak olioz busti, orea puskatu eta kroketa forma eman. Borobilak, luxexkak, handiak, txikiak...
- Forma emandakoan, lehenik arrautzetan eta gero ogi birrinduetan pasatu.
AHOLKUAK
aldatu- Kroketa edo bexamel ore gehienen akats nagusia, irin zaporea izaten da. Hau ez gertatzeko irina gutxienez 15 minutuz egosi behar da.
- Beste akats bat irinaren kantitatearekin ez asmatzea da, bigunegia izatea. Nik litro esneko 120 g eta 150 g artean erabiltzen ditut kroketak egiteko. Hornigai lehorra bada (urdaiazpikoa) 120 g eta urtsuagoa bada, irin gehiago gehitzen diot.
- Bestetik, kroketak biltzeko garaian irina ez erabiltzea aukera bat da honen zapore gordina izan ez dezan.
- Azkenik, frijitzeko garaian beti su bizian egin behar dira eta inoiz ez kroketa gehiegi batera.