Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi kuskusa

HARAGI ETA BARAZKI KUSKUSA

ERRAZIOAK: 6.

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 150 ml.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Tipula: 1 dadotan handitan.
  • Behiki edo oilo haragia: 800 g karratu handitan.
  • Piper berde italiarra: 2 . Hazirik gabe 4 zatitan.
  • Pipermorro gorria: 1. Hazirik gabe 8 zatitan.
  • Azenarioa: 3 Dado handitan.
  • Alberjinia: 1.Karratu handitan.
  • Kuiatxoa: 1. Karratu handitan.
  • Kuia: 500 g. Karratu handitan.
  • Ras el hanout.
  • Perrexila: Xorta txiki 1 xehatu.
  • Tomatea: 2, zuritua, hazirik gabe eta dadotan.
  • Kuskusa edo gari semola: 600 g.
  • Ura.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Lurrunetan egosteko kazola batean jarri olioa baratxuriarekin; gorritzen hasitakoan, gehitu tipula.
  • Kolorea hartzen hasitakoan, nahastu haragia eta elkarrekin erregosi.
  • Jarraian tomatea izan ezik, beste barazki guztiak gehitu eta batera erregosi.
  • Azkenik tomatea gehitu, ondu eta urarekin estali.
  • Beste alde batetik, maindire garbi baten gainean edo ontzi zabal batean olio, gatza eta ur pittin batekin eskuz landu kuskusa eta askatu.
  • Jarri kuskusa haragi erregosiaren gainean, lurrunetan egosten.
  • Eduki 15 minutuz egosten.
  • Atera kuskusa berriro ontzi zabalera edo maindirera eta berriro ura, eta olioarekin eta eskuaz landuz eta askatuz.
  • Jarri berriro lurrunetan egosten beste 45 minutuz.
  • Atera kuskusa berriro ontzi zabalera edo maindirera eta berriro ura, eta olioarekin eta eskuaz landuz eta askatuz.
  • Jarri berriro lurrunetan egosten beste 15 minutuz.
  • Ordu laurden hori igarotakoan, zerbitzatzeko ontziaren erdian jarri kuskusa.
  • Puntuan jarri ondoren, erdian jarri haragia saltsarekin eta alboetan barazkiak.

AHOLKUAK

aldatu
  • Tipula mahaspasa eta kanela erregosiarekin ere aurkeztu dezakegu.
  • Kuskusa esaten zaiona gari semolak dira. Gaur egun kasu gehienetan erdi egosirik etortzen dira. Honek egosteko beharko duen denbora baldintzatuko du.
  • Semola guztiz gordina bada, are denbora gehiago beharko du egosteko.
  • Kuskusa ur eta olioarekin askatu beharrean, esnea edo gurina ere erabiltzen dira horretarako.