Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi lasagna

HARAGIZKO LASAGNA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu
  • Lasagna pasta: 12 xafla.
  • Oliba olio birjina: 60 ml.
  • Tipula: 1,5 xehatu.
  • Baratxuria: 4 xehatu.
  • Haragi xehatua: 500 g.
  • Gatza.
  • Tomate saltsa: 200 ml.
  • Bexamel saltsa: 800 ml. Litroko 80 g. irinekin egina.
  • Gazta birrindua: 50 g.
  • Piperbeltz zuria

PRESTAKETA

aldatu
  • Pasta ur gazituan dagokion denboran egosi. Ondo hoztu eta zapi lehor baten gainean zabaldu.
  • Zartagin batean tipula, piper berdea eta olioa sutan jarri, erdi egina dagoenean baratxuria gehitu.
  • Barazkia gorritzen hasitakoan, haragi xehatua erantsi eta dena batera egin. Haragia sardexka batekin zapalduko dugu solte gera dadin. Gazitu.
  • Olioz estalitako labeko erretilu batean lehenik tomate saltsa zabaldu, ondoren 4 lasagna xafla, hauen gainean haragi birrindua jarri, eta beste 4 xafla, berriro haragia eta berriro pasta.
  • Bexamel saltsa arin batekin estali.
  • Bukatzeko, gazta birrindua gainetik bota eta labean gratinatu .

AHOLKUAK

aldatu
  • Kaneloi eta lasagna pastak kazola zabalean egosi behar dira.
  • Egostera pasta botatzen dugunean, ongi zabaldu eta minutu batez nahastu, elkarri itsas ez daitezen.
  • Pasta egosteko denborak desberdinak izaten dira, zenbat eta lehorragoa denbora gehiago beharko du. Beraz, beti saltzaileak idatzitako denborak errespetatu. Pasta freskoak 3 minutu behar izaten ditu.