Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragia tartar eran
HARAGIA TARTAR ERAN EDO "STEAK TARTAR"
MAHAIKIDEAK 4
OSAGAIAK
aldatu- Behiki azpizuna: 600 g.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tipulin gorria: 1 xehatu.
- Kaparrondoa ozpinetan: 25 g xehatu.
- Ozpinetako luzokerra: 25 g xehatu.
- Soja saltsa: 20 ml.
- Perrins saltsa: 20 ml.
- Laranja zukua: 1/2 iragazia.
- Arrautza gorringoa: 2.
- Ziapea: 15 g.
- Tipulin hostoa: Hosto batzuk xehatu.
- Ogi xerra txigortuak.
PRESTAKETAK
aldatu- Harakinari azpizuna xehatzeko eskatuko diogu edo etxean labana zorrotz batekin burutu.
- Pertz batean jarri haragi xehatua, hotza jarri, eta beste osagai guztiak gehitu.
- Bi koilarerekin eta pazientziaz nahastu, haragiak osagai guztien zaporeak har ditzan.
- Plater batean edertzeko uztai bat jarri eta haragia zabaldu barruan, koilararekin forma emanez.
- Uztaia kendu eta tipulin hostoa gehitu gainetik, eta ogi txigortuekin zerbitzatu.
AHOLKUAK
aldatu- Saltsak berriz, guk gustukoen ditugunak erabil ditzakegu.
- Nahi ez badugu, ez diogu gorringoa jarriko.
- Ogi txigortu edo entsalada berdea erabili dezakegu hornigai moduan.