Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze edo hegalabur salda

HEGALUZE EDO HEGALABUR SALDA

Hegaluze salda

2 LITRO SALDA LORTZEKO

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Ardo zuria: 50 ml.
  • Hegalabur edo hegaluze azal eta hezur: 500 g.
  • Porruaren berdea: 1 dadotan.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 zatitu.
  • Ura: 3 litro inguru.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola batean olioa baratxuriarekin jarriko dugu, hau gorritutakoan gehitu tipula elkarrekin salteatu pittin bat gorritu arte.
  • Busti ardoarekin lehenik eta estali ondoren urarekin.
  • Gehitu, perrexila, porrua eta hegaluze azalak eta hezurrak. Egosi 20 minutuz. Iragazi eta ondu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Marmitakoa bustitzeko erabiliko dugu.