Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze edo hegalaburra ontziratua

HEGALUZE EDO HEGALABUR ONTZIRATUA

Hegaluzea ontziratzen

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Hegaluzeari burua, tripak eta odolbilduak kendu. Urarekin ondo garbitu.15 cm-ko xerretan moztu.
  • Ur eta gatzetan egosi denbora gutxian.
  • Azala, hezurrak eta odolbilduak ondo garbitu.
  • Ontzien azpialdean olioa jarri eta hegaluzea sartu. Ez da komeni gehiegi betetzea. 12 orduz bere horretan uztea komeni da, denbora hori igaro ondoren hegaluzeak xurgatutako olioa gehituko diogu. Ontziak itxi.
  • Sukaldeko trapuak azpian dituen kazola batean jarri ontziak eta urez estali 10 cm gainetik. 90 minutuz su baxuan egosi.
  • Hurrengo egunean modu berean beste 30 minutuz egosi.
  • Leku lehor eta freskoan gorde eta hilabete batzuk itxaron jateko.

OHARRAK

aldatu
  • Bi egunetan egosten da botulismoa saihesteko.