Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze edo hegalaburra tomatearekin
HEGALUZEA EDO HEGALABURRA TOMATEAREKIN
OSAGAIAK
aldatu- Tipulina: 1 dadotan.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tomate natural helduak: 6, zuritu, hazirik gabe eta dadotan.
- Gatza.
- Azukrea: Pitin bat.
- Hegaluze edo hegalaburra: Kg. 1, 125 g.-ko 8 zati. Hezurrik eta azalik gabe.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean tipulina su baxuan olioa eta gatzarekin sutan jarri.
- Ongi goxatuta dagoenean, tomatea gehitu eta 30 minutu inguruan kozinatu.
- Irabiagailuan edo puregailuan pasa lehenik, eta ondoren txinatar iragazkitik ondoren.
- Tomate saltsa hau berriro sutan jarri eta ondu.
- Hegaluze zatiak gatzatu eta olioarekin zartagin batean kolorea eman bi aldeetatik.
- Barrutik gutxi eginik dagoelarik oraindik, tomatea erantsi eta beste 2 minutuz irakin. Ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Kostako herri batzuetan ohitura dago hegaluze zatia irin eta arrautzetan pasa eta frijitu ondoren tomatearen gainean jartzeko. Bikain geratzen da.