Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze enpanadilla
HEGALUZE ENPANADILLA
OSAGAIAK
aldatuOrea egiteko osagaia
- Indar erdiko gari irin zuria: 300 g.
- Gurina: 100 g.
- Ura: 260 g.
- Gatza: Pitin bat.
Betegaia egiteko osagaia
- Hegaluze egosia edo oliotan: 100 g. birrindua.
- Olibak: 50 g. xehatu.
- Tomate saltsa: 50 ml.
- Arrautza egosia: 1.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean gurina eta ura sutan jarri.
- Urturik dugunean, epeltzen utzi eta gehitu irina eta gatza.
- Nahasi espatula batekin, ongi bateratu bitartean utzi zapi busti batekin bere horretan 15 minutu.
- Beste katilu batean birrindu hegaluzea eta gehitu olibak, tomate saltsa eta arrautza. Nahastu eta ondu.
- Orea arrabola eta irin apur baten laguntzaz zabaldu.
- Molde txiki edo baso borobil baten laguntzaz moztu aurrez zabaldu dugun orea errazioetan.
- Jarri horien erdian koilara batekin betegarria.
- Margotu ur pitin batekin alboak.
- Orearen erdiarekin estali beste erdia eta behatzen edo sardexka baten laguntzaz zapaldu izkin guztia.
- Olio ugari duen zartagin batean frijitu eta ongi xurgatu olioa.
AHOLKUAK
aldatu- Tomate frijituarekin zerbitzatzea ohikoa da.
- Bestelako betegaiekin guk nahi dugun moduko enpanadilla presta genezake.
- Betegarriak nahiko lehorrak izatea komeni da, hezetasuna kanpora ez ateratzeko.