Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze eta Ibarrako piper pintxoa
HEGALUZE ETA IBARRAKO PIPER PINTXOA
MAHAIKIDEAK: 20 pintxo.
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETA
aldatu- Hegaluzea katilu batera birrindu.
- Gehitu tipula, maionesa eta limoi zukua.
- Nahastu koilara batekin ongi bateratu arte.
- Koilara baten laguntzaz estali ogi xigortuak.
- Amaitzeko jarri gainean Ibarrako piper erdia.
AHOLKUAK
aldatu- Tipula xehatu berria izatea komeni da bestela zapore txarra hartzen du.
- Tipularen ordez ozpinetako pepino xehatua gehitzea ere badago.
- Maionesa kantitatea gutxi gora beherakoa da.