Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluzea tomate konpotarekin

Errezeta-liburuaren parte. Hegaluzea tomate konpotarekin[1]

Pausoak

aldatu

1. Lehenik, tipulinak zuritu eta puska txikietan moztu.

2. Zartagin batean, oliba olio zorrotada batekin eta gatz pitin batekin erregosten jarri. Ondoren, tomate helduak ur irakinetan sartu, eta azala kendu ondoren, puska txikietan moztu.

3. Tipula ongi erregosia dagoenean, gutxi gorabehera 20 bat minutuan, tomate puskak gehitu zartaginera. Gatza eta beste olio zorrotada bat gehitu, eta sua bizitu. Hamar minutuz mantendu.

4. Azukrea gehitu orduan, eta beste hamar minutuz mantendu, baina oraingoan su oso motelean. Hala, tomate konpota gozoa lortuko dugu.

5. Hegaluzeari azala kendu eta lau puskatan zatitu, hezurra kenduz. Puska bakoitza erditik moztu.

6. Beste zartagin bat sutan jarri, eta oso beroa dagoenean, hegaluzeari gatza bota eta bertan jarri, aldiko lau puska. Minutu bat pasatu ondoren, buelta eman eta beste minutu batez eduki.

7. Atera eta gauza bera egin beste puskekin. Horiek ere atera. Sua itzali, eta jarraian, ozpin koilarakada pare bat zartaginera gehitu; saltsa gozo eta zaporetsu bat egiten lagunduko du horrek.

8. Ondoren, tomate konpota gehitu, horrek ere zartagineko hegaluze zaporea har dezan.

9. Mahaira zerbitzatzeko: lehenik, entsaladako tomatearen xafla bat jarri; ondoren, horren gainean tomate konpota; eta azkenik, gain-gainean hegaluzea.


Erreferentziak

aldatu