Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hiru koloretako budina
3 KOLORETAKO BUDINA
MAHAIKIDEAK: 4-6
OSAGAIAK
aldatu- Azenarioa: 3.
- Ziazerbak: 200 g.
- Azalorea: 200 g sorta oso txikitan.
- Esne gaina: 600 ml.
- Arrautzak: 6 ale.
- Gatza..
- Arrautza, ogi birrindua: Moldea estaltzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Azenarioa zuritu eta ur gazituan egosi 20 minutu inguru, bigundu arte. Iragazi eta dadotan moztu.
- Ziazerba garbitu ur hotzetan, handienei zuztar gogorrak kendu, eta egosi ur irakinetan 5 minutuz. Iragazi eta xukatu.
- Azalorea berriz, ur gazituetan egosi 18 minutuz eta iragazi.
- Ontzi estu batean azenarioa, 150ml esne gainarekin eta bi arrautzarekin jarri, irabiatu dena eta ondu.
- Berdina egingo dugu bakoitza bere aldetik, ziazerbarekin eta azalorearekin.
- Budinaren moldea gurinez eta ogi birrinduaz estali.
- Labea 160Cº-tan piztuko dugu.
- Jarri moldearen azpialdean azenario krema eta sartu labera maria bainuan 5 minutuz.
- Atera labetik moldea, koilara baten laguntzaz eta kontu handiarekin azenario kremaren gainean jarri ziazerba krema, eta sartu berriro labera beste 5 minutuz.
- Denbora hau pasatakoan, labetik atera eta gehitu hau ere kontu handiz azalore kremari.
- Estali aluminio paperarekin eta sartu labera.
- Egosten eduki bertan punta-zorrotza edo txotx garbia atera arte.
- Hozten utzi moldetik atera aurretik.
AHOLKUAK
aldatu- Txotxa edo labana moldean sartu eta garbia ateratzen bada, egina dagoela esan nahiko du.
- Errezeta hau edozein barazki motarekin egin dezakegu.