Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hirugihar eta urdai pizza


URDAI ETA HIRUGIHAR PIZZA

MAHAIKIDEAK:4

OSAGAIAK

aldatu

Pizza orea egiteko

  • Indar erdiko irin zuria, integrala edo semola: 250 g.
  • Gatza: 2 g.
  • Ur epela: 125 ml.
  • Olio oliba birjina: Koilarakada 1.
  • Legamia: Okinarena, lehorra edo kimikoa: 5 g. Freskoa 10 g.
  • Luzatzeko irina: 15 g.

Pizza estaltzeko

  • Urtzeko gazta birrindua: 200 g.
  • Tomate saltsa lodia: 100 ml.
  • Urdai egosia: 150 g.karratuetan.
  • Hirugihar ketua: 150 g. karratuetan.
  • Oreganoa

PRESTAKETA

aldatu
  • Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu; kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
  • Mahai batean edo pertz batean ( sukaldea gutxiago zikintzeko) irin eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
  • Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz, eskuetan itsasten ez den arte.
  • Trapu busti batekin estali eta pausatu 15 minutu.
  • Arrabola batekin edo eskuekin eta irin pittin baten laguntzaz orea zabalduko dugu, aukeratu dugun pizza moldea estaliz.
  • Tomatea orearen gainean koilara batekin zabaldu.
  • Segidan gaztaren erdia, urdaia, hirugiharra eta berriro gazta.
  • Labean sartu 210ºC-tan 8-10 minutu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Pizza estaltzeko osagaiak alda daitezke.