Sukaldaritza liburua/Errezetak/Holandar saltsa
HOLANDAR SALTSA
Litro inguru saltsa lortzeko.
OSAGAIAK
aldatu- Gurin gardendua: 600 g.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Limoia: 1/2.
- Arrautza gorringo: 6.
PRESTAKETA
aldatu- Gurina gardentzeko maria bainuan urtu eta jaso goian dagoen koipea edo gantza eta azpiko esne-gazura bereiziz.
- Pertz bat jarri maria bainuan eta bertan gorringoak, limoi zukua, gatza eta piperbeltza jarri.
- Hagatxoarekin irabiatu zuritu arte.
- Atera maria bainutik eta gehitu gurin gardendua poliki-poliki hagatxoarekin irabiatzen dugun bitartean.
- Maionesa baten moduan osagai guztiak bateratuko eta saltsa lodituko da.
AHOLKUAK
aldatu- Saltsa hau prestatzeko garrantzitsua da gorringoak eta gurina antzeko tenperaturan egotea.
- Saltsa moztuko balitz, moztutako saltsa pittin bat jarriko genuke pertz azpian, izotz kozkor bat gehitu eta gainerako saltsa moztua gehitzen joango ginateke, hagatxoarekin irabiatzen dugun bitartean.
- Saltsa hau ezin da egun batetik bestera gorde.
- Maria bainuan edukiko dugu erabili bitartean.