Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hostopil koka

Errezeta-liburuaren parte.

OSAGAIAK

aldatu

Lau lagunentzat[1]

  • Hostopil xafla.
  • Etxeko tomate frijitua.
  • Ziazerba sorta bat.
  • Dozena bat gari zainzuri.
  • 250 gramo bakailao gezatu.
  • Dozena bat antxoa.
  • Gatza.
  • Oliba olioa.


Pausoak

aldatu

1 Koka Katalunian oso ezaguna den jaki bat da. Esan genezake pizzaren antzekoa izan ohi dela: ogi masa bat, eta, gainean, labean erregositako osagai freskoak �—batez ere barazkiak�—. Guk gaur koka hori hostopilarekin egingo dugu, beste aukera goxo bat izan baitaiteke.

2 Hasteko, gari zainzuriak lau minutuz egosi, eta, jarraian, ur hotzetan pasatu.

3 Ondoren, zartagina hartu, eta, Oliba olio zurrusta batekin, ziazerbak minutu batez frijitu. Horiek ere geroko gorde.

4 Bakailaoa karratu txikitan moztu. Antxoak garbitu eta hezurra kendu ondoren, bi xerratan jarri. Xerra horiek irekita utzi. Gero, antxoei gatz pixka bat bota.

5 Hostopila hartu, eta, arrabol baten laguntzaz, ongi zabaldu. Kafe plater txiki baten laguntzaz, zortzi bat borobil moztu, eta labeko erretilu batean ipini. Orain, sardexka baten laguntzaz, hostopil borobilak zulatu, izkinako zirkunferentzia izan ezik. Zulatutako lekuan, etxeko tomate koilarakada bat ipini, baita bi bakailao pusketa eta hiru antxoa xerra ere, eta, bukatzeko, barazkiak goialdean. Hostopil guztietan gauza bera egin, eta osagaien gainean Oliba olio zurrusta fin bana bota.

6 Erretilua 200 gradutan berotutako labean sartu. Segidan, 180 gradutara jatsi, eta bertan 15 bat minutuz eduki. Ondoren, atera, eta, epeltzean, jateko prest izango ditugu.

Erreferentziak

aldatu