Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hostopila odolki eta barazkiz beteta
Errezeta-liburuaren parte.
Hostopila odolki eta barazkiz beteta[1]
Pausoak
aldatu1 Gaurko errezetak aukera oso ona ematen du hozkailuan prestaturik eta soberan geratu zaizkigun barazkiak erabiltzeko. Hozkailutik orburu eta ziazerbak hartuko ditugu.
2 Hasteko, beraz, labeko erretilu batean hostopil xafla ipiniko dugu, eta 180 gradutan labean sartu. 20 minutuz erregosten izan.
3 Bitartean, orburu eta ziazerbak zartagin batean ipini, eta basokada bat esne gain gehituko dugu jarraian.
4 Su motelean zazpi bat minutuz irakiten eduki.
5 Ondoren, beste zartagin batean, odolkia frijituko dugu, xaflatan moztua.
6 Hostopila labetik atera, eta epeltzen utzi.
7 Jarraian, hiru puskatan moztu, eta barazkiak eta odolki xaflak hostopilen artean sartu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/6