Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hostore esne opila

HOSTORE ESNE OPILA

OSAGAIAK

aldatu
  • Indar irina: 800 g. bahetu.
  • Irin ahula: 200 g.
  • Azukrea: 200 g.
  • Arrautzak: 4 .
  • Legamia freskoa: 20-50 g. artean.
  • Gurina: 200 g.
  • Esnea: 200 ml.
  • Gatza: 15 g.
  • Ura: 100 ml.
  • Gurina edo hostorea egiteko margarina 400 g., karratu forma emana eta hotza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Legamia esne epeletan desegin.
  • Oratzeko besoak dituen irabiagailu elektriko batean jarri gurina ez beste osagai guztiak.
  • Oreak gorputza hartu duela eta ontzian ez dela itsasten ikusten dugunean, 200 g. gurina zatika gehitzen joan. Jarraitu irabiagailu elektrikoan oratzen, ontzian ez dela itsasten ikusi arte. Tapatuta denbora baten (15 minutu) bere horretan, hozkailuan eduki.
  • Denbora hori pasatutakoan, mahai gainera atera eta labana batekin gurutze bat marraztu orearen gainean.
  • Arrabolaren laguntzarekin, orearen 4 izkinak luzatzen hasi; hartara, oreari 4 belarri moduko eginez.
  • 4 punta dituen ore horren erdian gurina edo margarina jarri, eta alboetara geratu diren belarriekin gantza estali.
  • Margarina estaltzeko garaian, alde guztietan orearen loditasun antzekoa uzten saiatu. Hori garrantzizkoa da, ondoren luzatzeko garaian, gantza ez dadin kanpora atera.
  • Gantza estalita, arrabolarekin eta irin pitin batekin luzatzen hasiko gara.
  • Hemen hasten da hostorea prestatzeko garaian, bueltak ematea deitzen zaion fasea.
  • Luzatu ore hori 4 buelta emanez, buelta sinpleak. Buelta batetik bestera oreari minutu batzuetan atseden hartzen utziko diogu.
  • Buelta sinplea: Folio bat balitz hirutan, hau da, triptiko baten moduan tolestea
  • Hirugarren buelta emandakoan, tapatu eta hozkailura sartu, hurrengo eguna arte.
  • Hurrengo egunean, hozkailutik atera eta azken buelta emango diogu.
  • Orea moztu, forma eman: croissantak, napolitanak, karakolak, edo trentzak, eta 200ºC-tara egosiko ditugu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Prestaketa esne opil baten berdina da, baina hori bai beti tenperatura baxuetan, orea hartzitzen hasi gabe.
  • Esnezko ore bat dugu, ondoren gurina biltzeko erabiltzen dena. Forma desberdina emanez, oinarrizko esnetako opil ugari, croissantak, napolitanak, karakolak, edo trentzak egiteko erabiltzen da.
  • Orea amaitutakoan, eta forma emanda edo eman gabe, lasai izoztu daiteke, behar denean erabiliz.