Sukaldaritza liburua/Errezetak/Humusa edo txitxirio patea

HUMMUSA EDO TXITXIRIO PATEA

Hummusa edo txitxirio patea

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Txitxirioak bezperatik beratzen jarri eta iragazi.
  • Ur berria jarri kazolan eta irakin, momentu horretan gehitu garbantzuak.
  • Berriro irakiten hasitakoan, kendu bitsa, jaitsi sua eta bigundu arte 70-90 minutuz.
  • Garbantzuak eginik daudenean berriro iragazi eta salda gorde.
  • Lekaleak eta baratxuria irabiagailuarekin xehatu, pasta lodi baina fin bat eginez.
  • Jarraian pasta lodi horri tahinia, limoi zukua, pipermina, piper beltza, gatza eta txitxirio salda gehitu, ongi bateratu arte.
  • 2 Orduz hozkailuan ontzen utzi.
  • Lurrezko kazola txiki batean jarri eta sesamo haziak, oliba olio birjina, perrexil xehatu eta limoi xerratuarekin gainetik edertu.
  • Amaitzeko legamiarik gabeko ogiarekin zerbitzatu edo edozein ogi txigorturekin.

AHOLKUAK

aldatu
  • Txitxirioak egosteko denbora aldakorra da, txitxirio batzuk lehorragoak egoten dira eta halakoek denbora gehiago beharko dute.
  • Denbora aurrezteko, txitxirio egosiak eros daitezke, nahiz eta berdina ez izan edo espres ontzian egosi.