Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ilarrak urdaiazpikoarekin
ILARRAK URDAIAZPIKOAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Ilarrak: 1 kg.
- Tipulina: 1 xehatu.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Urdaiazpikoa: 150 g. karratutan.
- Irina: 15 g.
- Ilar salda: 500 ml. inguru.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Ilarrak egosi ur gazituan 10-12 minutuz, iragazi eta hoztu. Salda gorde.
- Eltze batean tipulina su baxuan jarri oliba olioarekin; erdi eginik dagoenean, gehitu baratxuria eta utzi pittin bat goxatzen.
- Gehitu urdaiazpikoa eta irina, elkarrekin ongi nahasiz.
- Busti saldarekin eta irakiten hasitakoan, ilarrak bertaratu.
- Irakinaldi labur bat eman eta ondu gatzarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan ilarrak ez daitezela gehiegi egosi.
- Arrautza galdarraztatu batekin aurkez liteke.