Sukaldaritza liburua/Errezetak/Irasagarra
IRASAGARRA
OSAGAIAK
aldatu- Irasagarra: 1 kg.
- Limoia: 1 zukuan.
- Azukrea: 500 g.
- Ura: 200 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Irasagarrari txortena kendu eta urez estalita ondoren egosten jarri.
- Bigunak daudenean, iragazi eta lehortzen utzi.
- Egosi eta lehorturik daudenean, zuritu eta bihotza kendu.
- Irasagarraren mami hau puregailutik eta iragazkitik pasa edo zuzenean irabiagailutik.
- Nahasi irasagar pulpa, limoi zukuarekin.
- Jarri beste kazuela batean ura eta azukrearekin irakiten, almibarra bola puntu hartu arte .(115-118ºC edo 39 Bé)
- Nahasi almibar honekin irasagar mamia, eta utzi su oso baxuan egosten eragiteari utzi gabe.
- Pure honen tanta bat plater batera bota, eta solido geratzen dela ikustean itzali sua eta ontzietan jarri.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu handia izan, erraz itsasten da kazolan eta oso gainean egon beharko dugu itsats ez dadin.
- Irasagarra almibarrekin egosten den bitartean, ur hotzetan pasatako brotxa batekin garbitu kazolaren alboak, bertan karamelurik egin ez dadin.