Sukaldaritza liburua/Errezetak/Itsas zapoa koxkera erara
ITSAS ZAPOA KOXKERA ERARA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Itsas zapoa: 800 g. medailoietan.
- Txirla handia: 24.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 3 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Irina: 25 g.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Arrai salda, ura edo zainzuri salda: 500 ml.
- Ilar egosiak: 150 g.
- Arrautza egosia: 2, lautan|lautan edo erdibitua.
- Zainzuri lodien punta: 8.
PRESTAKETA
aldatu- Itsas zapoa gatzatu eta bere horretan erretilu batean 10 minutuz utzi.
- Txirla handiak ur gatzatuan garbitu eta bere horretan 30 minutuz eduki.
- Kazola zabal bat sutan jarri olioa, baratxuria eta perrexilaren erdiarekin.
- Baratxuriak dantzan hasitakoan, irina bertaratu, eta ongi nahasi.
- Busti lehenik ardo zuriarekin eta ondoren saldarekin hagatxo batekin mugitzen dugun bitartean.
- Saltsa berdea irakiten hasitakoan bertaratu lehenik xapo medailoiak eta egosi su baxuan 5 minutu.
- Buelta eman arraiari, ilarrak, falta zaigun perrexila eta txirlak gehitu. Egosi txirlak ireki arte eta sutatik atera.
- Sutatik kanpo banatu arrautza egosiak eta zainzuri puntan.
- Sutatik kanpo mugitu kazola kontua handiarekin, osagaiak saltsarekin ongi estali arte.
AHOLKUAK
aldatu- Arraina freskoa izatea eta gehiegi ez egitea funtsezko arauak dira.
- Txirlak hondarra izan dezaketen kezka badugu, apartean lurrunetan ireki eta ondoren arrainari gehitzerik dago.