Sukaldaritza liburua/Errezetak/Itsas zapoa saltsa berdean txirlekin

ITSAS ZAPOA SALTSA BERDEAN TXIRLEKIN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Itsas zapoa: 800g medailoietan.
  • Txirla handiak: 24.
  • Oliba olio birjina: 100ml.
  • Baratxuria: 3 ale xehatua.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatua.
  • Irina: 25 g.
  • Ardo txuria: 50ml.
  • Arrai salda, ura edo zainzuri salda: 500ml.
  • Ilar egosiak: 150g.
  • Arrautza egosia: 2, 4tan edo 2tan zatitua.
  • Zainzuri punta lodiak: 8.


PRESTAKETA

aldatu
  • Itsas zapoa gatzatu eta bere horretan erretilu batean 10 minutuz utzi.
  • Txirlak ur gatzatuan garbitu eta bere horretan 30 minutuz eduki.
  • Kazola zabal bat sutan jarri olioa, baratxuria eta perrexilaren erdiarekin.
  • Baratxuriak dantzan hasitakoan, irina bertaratu, eta ongi nahasi.
  • Busti lehenik ardo zuriarekin eta ondoren saldarekin hagatxo batekin mugitzen dugun bitartean.
  • Saltsa berdea irakiten hasitakoan bertaratu lehenik xapo medailoiak eta egosi su baxuan 5 minutu.
  • Buelta eman arraiari, ilarrak, falta zaigun perrexila eta txirlak gehitu. Egosi txirlak ireki arte eta sutatik atera.
  • Sutatik kanpo banatu arrautza egosiak eta zainzuri puntan.
  • Sutatik kanpo mugitu kazola kontua handiarekin, osagaiak saltsarekin ongi estali arte.

AHOLKUAK

aldatu

Arraina freskoa izatea eta gehiegi ez egitea funtsezko arauak dira.

Txirlak hondarra izan dezaketen kezka badugu, apartean lurrunetan ireki eta ondoren arrainari gehitzerik dago.