Sukaldaritza liburua/Errezetak/Itsaski paella

ITSASKI ARROZ LEHORRA

MAHAIKIDEAK:4.

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 70 ml.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
  • Piper berdea: 1 dadotan.
  • Tomate birrindua edo saltsa amerikarra: 100 ml.
  • Itsaskiak ere dituen arrai salda : 800 ml.-1000 ml. bitartean.
  • Txipiroia edo txibiak 200 g. zatitu.
  • Ilarra: 100 g.
  • Arroza: 400 g. garbitu.
  • Muskuilua: 400 g. garbitu.
  • Otarrainxkak: 8.
  • Txirla: 200 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Paella-ontzi batean olioa baratxuriarekin jarriko dugu.
  • Baratxuria gehitu eta gorritzen hasitakoan, beste barazkiak gaineratu.
  • Hauek ere gorritzen hasitakoan, tomatea gehitu eta 10 minutuz kozinatu ongi lehortu arte.
  • Itsaski salda eta txibiak gehitu, irakiten hasitakoan, berriz, ilarrak eta arroza.
  • 5 minutura: muskuiluak; 10 minutura: otarrainxkak eta muxilak.
  • 16. minutura, sua itzali, estali eta bere horretan beste 5 minutu utzi jan aurretik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Paella valentziarrari beste barazki batzuk gehitzen zaizkio.
  • Arroza erabili aurretik, ur hotzetan ongi garbitu behar da.
  • Saldarekin gatzatu behar da errezeta hau.
  • Arrozak prestatu bezain laster, jatea komeni da.
  • Arroz lehor, paella eta busti baten arteko desberdintasuna ur kantitatea da. Lehorrean, ur kantitatea arrozaren 2 eta 2,5 artean gehitzen zaio, eta bustian berriz arrozaren hirukoitza.