Sukaldaritza liburua/Errezetak/Izokin kanape edo pintxoa
IZOKIN KANAPE EDO PINTXOAK
MAHAIKIDEAK: 20 kanapetarako inguru.
OSAGAIAK
aldatu- Gazta freskoa: 200 g.
- Izokin ketua: 100 g.
- Esne gaina: 80 ml.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Tipulin hostoa: Pitin bat xehatu.
- Ogi xerra edo karratua : 20 txigortu.
PRESTAKETA
aldatu- Nahastu katilu batean gazta freskoa, izokina eta gurina.
- Birrindu dena irabiagailu batekin.
- Ondu gatz, piperrauts eta tipulin berdearekin.
- Gorde hozkailuan ongi hoztu arte.
- Koilara baten laguntzaz edo mahuka batekin banatu krema hau ogi xigortuaren gainean.
- Edertu izokin zerrenda fin batekin.
AHOLKUAK
aldatu- Izokinaren ordez beste osagai bat jar genezake.