Sukaldaritza liburua/Errezetak/Izokin marinatua
IZOKIN MARINATUA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETA
aldatu- Lehenik izokin trontzoari pintza batekin tartean dituen hezur txiki guziak kendu.
- Ondoren izokina, azala beherantz duela erretilu batean zabaldu eta azukrea eta aneta xehatua gainetik banatu.
- Bere horretan eduki 10 minutuz.
- Ontzi estu batean gatz geruza bat jarriko dugu, eta honen gainean lehen izokin xerra, azala beherantz duela, jarrian beste gatz geruza batekin estaliko dugu. Honen gainean berriz bigarren xerra ipini liburu moduan, azala gorantz duela.
- Gatzarekin ongi tapatuta, pisu bat jarri gainean.
- Hozkailuan 12 orduz bere horretan eduki.
- 12 orduak pasa ondoren, izokin xerrak uretan ongi garbitu eta hobeto lehortu.
- Xerra finak eginda, dadotan, bere horretan, entsaladan edo mila modutara jaterik izango dugu.
AHOLKUAK
aldatu- Izokinaren loditasunaren arabera, marinatua denbora gutxiagokoa eta gehiagokoa izan daiteke.
- Ketutako izokinaren ordezko moduan, olio-ozpinarekin, entsaladan, moussea egiteko, modu ugarietan erabili dezakegu.