Sukaldaritza liburua/Errezetak/Jogurt izozkia
JOGURT IZOZKIA
OSAGAIAK
aldatu- Esnea: 200 ml.
- Esne-gaina: 150 ml.
- Azukrea: 200 g.
- Gelatina : 5 g.
- Eztia: 50 g.
- Jogurt naturala: 500 g.
PRESTAKETA
aldatu- Esnea eta esne-gaina elkarrekin egosi.
- Beroan azukre eta gelatinarekin nahasi, ongi disolbatuz.
- Hotza dagoenean, eztia eta jogurta gehitu, eta hau ere ongi nahasi.
- Izozki makinan sartu, eta izoztutakoan ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.
AHOLKUAK
aldatu- Jogurta nahastu aurretik, esnea ongi hozten utzi.
- Zerbitzatu baino denbora bat lehenago izozkailutik ateratzea komeni da.