Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kafe biskuit izozkia
KAFE BISKUIT IZOZKIA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
aldatu- Gorringoak: 14 edo 250 g.
- Azukrea: 250 g.
- Bainila-azukrea: 10 g.
- Kafe disolbagarria: 4 zorro edo 2 koilarakada.
- Gozogintzako esne-gaina: 1 l.
PRESTAKETA
aldatu- Egokiena silikonako moldea erabiltzea da, hau izango ez bagenu, Ur pitin baten laguntzaz, labeko paperarekin moldeak estali.
- Gorringoak azukrearen erdiarekin harrotu, gehitu kafea eta pazientzia handiarekin jarraitu nahasten eta irabiatzen ongi disolbatu arte.
- Esne-gaina gainerako azukrearekin, tartean bainila zaporekoarekin harrotu.
- Nahastu bi osagaiak poliki-poliki jaitsi gabe.
- Bete moldeak eta izozkailuan sartu.
- Behar dugunean, moldetik atera eta moldetik atera.
AHOLKUAK
aldatu- Biskuita moztu behar izanez gero, aizto pitin bat berotuta erabiliko dugu.
- Garrantzitsua da osagai guztiak nahasteko garaian, kontuz egitea, jaitsi ez daitezen.
- Biskuit honi zapore desberdinak (pralineak, txokolatea, intxaurrak, pasak....) gehitzea izango dugu, hartara biskuit desberdinak lortuz.